XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Errepika ezazu berriz ere

Raymond Queneau izeneko idazle frantziar bati ideia zorrotz bat bururatu zitzaion.

Hori izango da guk orain praktikatuko duguna.

Ejercicios de Estilo 3 Raymond Queneau: Ejercicios de estilo (Cátedra, Madrid 1987) izeneko liburuan istorio batetik hasi eta hainbat eratan errepikatzen du istorio berbera, baina estilo desberdinak erabiliz: objetibotik subjetibora pasatuz, prosa, olerki bihurtuz, musika sortuz, kaligrama itxuraz,... e.a.

Atal honetan gauza bera egitea proposatzen dizugu zuri ere (gutxiagotan, noski ).

Eta zertarako?

Beno, ba, oso erraza: istorio bat kontatu nahi dugunean hor aritzen gara jo ta ke argudioa, mamia, garatu nahian eta ia beti itxura ahaztu samar uzten dugu, testu batean, eta are gehiago literatura testuetan, oso garrantzitsua dela ahaztuz.

Hori horrela, istorio bat abiapuntutzat hartu eta estilo desberdinak erabiliz errepikatzeak zer kontatzen dugun hain gogoan izan beharrean nola kontatuaz arduratzera eramango gaitu.

Ikaskide batzuen adibideak dauzkazu ondoren.

Dena den, Queneau-ren liburuari begiradatxo bat botatzea gomendatzen dizugu.

LEHENBIZIKO BILDUMA

1 Abiapuntua

Udako goiz bat zen.

Gari soroak eguzki izpiekin lehian zeuden.

Nekazariak, uzta biltzen zuen poz-pozik.

Urte horretakoa ona zen.

Fruitua biltzeko makurtu zenean, zulo sakon bat aurkitu zuen, begi harrituekin begiratu zuen, eskua barruan sartu zuen eta bere gorputz pisutsua barrura jausi zen.

Bertan, txundituta jarraitzen zuen eta bere inguruan botoi baten tamainako izakiak ikusi zituen dantzatzen.

-Irudimena da zioen bere buruarekiko.

-Ez da posible besterik.

Baina denbora pasa ahala, onartu egin behar izan zuen.

Ipotx haien dantzek loarazi egin zuten eta esnatu zenean, argia bere begietan islatzen zitzaion unean, bere artalde txikia ikusi zuen.

Arratsalde hartakoa bai biao ederra!

2 Harridurak

Eguzkia!

Hau bai eguzkia!

Itsugarria!

Nolako beroa!

Hau logurea ematen didana!

Eta, nolako garia!

Bai, hori bai gari horia!

Bero izugarria!

Eguzki izpiekin lehiatzen dute!

Begibistan dago, bai, aurtengo uzta ona izan dena!

Bai, bai, argi dago!

Begira, begira zein gari ederra!

Bai, nabaria da!

Zein urreztatua dagoen!

Eguzki honekin...!

Orain bildu egin behar!

Daukadan gorputzaldiarekin!

Egiten duen beroarekin!

Dauzkadan loditasunekin!

Zein lodia nagoen!

Ezin dut!